LibreOfficeDev 25.8 laguntza
LibreOfficeDev aplikazioak automatikoki konta ditzake lerroak eta gehi ditzake lerro-zenbakiak dokumentu osoko edo hautatutako paragrafoetako lerroetan. Lerro-zenbakiak dokumentua inprimatzean sartzen dira, baina ez dokumentua HTML gisa gordetzean. Lerro-zenbakitzearen tartea, hasierako lerr-zenbakia eta lerro hutsak edo markoetako lerroak kontatu behar diren zehaztu dezakezu. Lerro-zenbakien artean bereizlea ere gehi dezakezu.
Lerro-zenbakiak ez daude erabilgarri HTML formatuan.
Aukeratu Tresnak - Lerro-zenbakitzea.
Hautatu Erakutsi zenbakitzea, eta hautatu nahi dituzun aukerak.
Sakatu Ados.
Aukeratu Tresnak - Lerro-zenbakitzea.
Hautatu Erakutsi zenbakitzea.
Sakatu ⌘+T F11 Estiloak leihoa irekitzeko, eta ondoren sakatu Paragrafo-estiloak ikonoa.
Egin klik eskuineko botoiaz "Lehenetsia" paragrafo-estiloan eta aukeratu Aldatu.
Paragrafo-estilo guztiak "Lehenetsia" estiloan oinarrituta daude.
Egin klik Eskema eta zerrenda fitxan.
arean, garbitu kontrol-laukia.
Sakatu Ados.
Hautatu lerro-zenbakiak gehitu nahi dizkiozun paragrafoa.
Aukeratu , eta ondoren egin klik fitxan.
Hautatu Sartu paragrafo hau lerro-zenbakitzean.
Sakatu Ados.
Lerro-zenbakitzea duen paragrafo-estiloa ere sor dezakezu, eta lerro-zenbakiak gehitu nahi dizkiezun paragrafoetan aplikatu.
Egin klik paragrafoan.
Aukeratu eta egin klik fitxan.
Hautatu kontrol-laukia.
Hautatu kontrol-laukia.
Sartu lerro-zenbaki bat koadroan.
Sakatu Ados.